XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ene jaun altsuok esan eutsen orduan Markolbek negar-aginean ez daukat berbarik ezta biotz naikorik, neu gai ez nazalarik zuekandik artu dodazan mesede ta onegin guztien alderako bear dan lez esker egiteko; baiña neure utsok Guztia-al-dauanak Berak beteko al ditu, eta eguno eten barik ekingo deutsat Areri otoitz egiten nire ordez oparo sariztau zagiezantzat.

Jaungoikoari gura dakiola, ba, zuen bakalduntza au baketan eta zorionez luzaroan irautea, arerioen aurka zuen besoai indarra ta adorea emonez eta maltzurkeri ta saldukeri guztietatik jaregiñez, eta emon dagizuezala, baita, biori, zeueri opa dakizuezan ondasun eta zoriontasun guztiak zeuen gurarien neurritan.

Ona emen ni orain zuen aurrean belauniko ta parkeskeka.

Iñoiz, esatez edo egitez, okerren bat egin izan badeutsuet, edo, edozelan dala, bear izan deutsuedan itzalik edo lotsonik izan ez badeutsuet, asketsi egidazue, ondo usterik eta obeto eziñean egiñiko utsak izan dira-ta.

Barriro parkeskatzen deutsuet, eta zuen baimenaz banoa orain neure tresnatxuak gertuten bidean asteko.

Milla gorantzi zuen otseiñik apalen onen aldez.

Itzok entzueran, bakaldunak eta bakandereak ezin izan eutsen negarrari eutsin, eta Markolberi agur egiñez, euren gelatan baztertu ziran eta egun askotan egon ziran naigabez okiturik.

Markolbe ta Bertoldin, beraz, diruz eta emokariz betebeterik urten eben jauregitik, eta bakaldunak agindu ebanez, mando-andetan eroan zituen euren basoko legorperagiño.

Baserrira eldueran, auzoko guztiak urten jakezan pozaren pozez eta egun askotan izan zituen iñon diran jai ta jolasak mendi bazter areitan.

Poza ta alaitasuna erakusteko, barriz, inguruko baso bi edo iruri su ezarri eutsen eta izan eben bai zegaz asebete euren bizitza baretsu ta gentzatsu garaitirako.

Bertoldin, andiki-buru egiñez, baebillen batera ta bestera bazterrak arritu gurarik, eta izan ziran an istak eta irristak eta jazokuna barregarririk asko; baiña idazten ekian iñor ez bait egoan an, ezin doguz guk emen atzaldu.